Berriak

Konbo eta Big Band-eko Bira izugarria!

Martxoaren 1etik 3rako asteburuan, musika modernoko 57 ikasle (COMBO eta BIG BANDeko ikasleak) Kataluniako Vidreres herrira joan ziren biran, han bi kontzertu eskeini zituzten.

Eskerrik asko Vidrereseko Musika Eskolari @emmvidreres, etxean bezala sentiarazteagatik, bai irakasleak bai ikasleak. Zalantzarik gabe, esperientzia oso aberasgarria izan da musikalki eta pertsonalki.

Apirilaren 12, 13 eta 14an bertako ikasleek bisitan etorriko dira Barañainera eta haiek bezain anfitrioi onak izatea espero dugu, a ze gogo berriro elkar ikusteko!

Irakasleak zoriontsu eta hunkituta itzuli ginen etxetik kanpo jotzen entzun genielako. Asko gustatzen zaigu horrelako esperientziak beraiekin bizitzea, gure eskolako hormetatik haratago ezagutzeko aukera ematen baitigute.

Eskerrik asko asteburu honengatik!